Hitzaldia: Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?

DNA_foto610x342Gure DNAk egunero jasotzen ditu kalteak: erradiazioak, erradikal askeak, minbizia eragiten duten beste substantzia batzuk… Hala eta guztiz ere, gure organismoak badu kalte horiek konpontzeko ahalmena. Esparru horretan egindako aurkikuntza garrantzitsu bati esker Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak Kimikako Nobel saria jaso berri dute.

Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak irabazi dute 2015eko Kimikako Nobel Saria, DNAren inguruan egindako ikerketengatik, Suediako Zientzien Akademiak iragarri duenez.

Zientzialari horiek egiaztatu egin dute, molekula mailan, zelulek konpontzen dutela kaltetutako DNA, eta informazio genetikoa gordetzen dutela. “Bizirik dagoen zelula baten funtzionamendua azaldu dute eta minbiziaren kontrako tratamenduetarako erabili ahal izan dira aurkikuntza horiek”, Suediako Akademiaren arabera.

Adituek azaldu dutenez, DNAri egunero eragiten diote irradiazioak, erradikal libreek eta minbizia eragiten duten beste substantzia batzuek, baina kanpo eragin horiek gabe ere, DNA molekula bat ez da egonkorra.

Gainera, zelulak zatitzearekin batera DNA kopiatzen denean ere sor daitezke akatsak, eta gizakien gorputzean egunero milioika aldiz gertatzen da prozesu hori.

Material genetikoa ez da kaos kimikoan desegiten molekula sistema ugari dagoelako DNA etengabe kontrolatzen eta konpontzen. 2015eko Kimikako Nobel saridunak aitzindariak dira sistema horien funtzionamendu zehatza azaltzen.

Ainhoa Iglesias UPV/EHUko Genetikako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau azaroak 9an burutuko da Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da. Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira.

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Eventos y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s