STING proiektua: Zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen laguntzeko metodologia.
NORI ZUZENDUA
Lehen Hezkuntzako azken zikloko eta DBH eta Batxilergoko zientzia-irakasleei. Ikastetxe bakoitzetik gutxienez bi irakasle edo irakasle bat eta zuzendari/ikasketaburu/arlo-koordinatzaile bat etortzea gomendatzen da.
ANTOLATZAILEAK
Elhuyar Fundazioa eta Eibarko Berritzegunea
TOKIA: Eibarko Berritzegunea (J. A. Iturriotz, 5, 20.600 Eibar)
DATA: 2016ko urtarrilaren 26a (asteartea)
ORDUTEGIA: 09:30etik 16:30era
MATRIKULAZIOA
Web-orri honetan: http://g03.berritzeguneak.net/es/actividades_detalle.php?curso=2015-2016&asesoria=todos&ildo=todos&titulo=&codigo=1570G03C18
Matrikula egiteko azken eguna: urtarrilaren 19a, edo plaza-kopurua bete arte (gehienez, 26 lagun).
XEDEA
Zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neskei eta mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta horretaz trebakuntza eskaintzea.
Elhuyar Fundazioa gidari duen Europako STING proiektuak antolatzen du ekimena, hiru zientzia-museo eta lau unibertsitaterekin elkarlanean (ikusi informazio gehiago hemen: http://stingeuproject.com/)
Irakasleak trebatzeko programa berritzaile bat sortzea da xedea, nazioarteko irakasle eta ikastetxe, irakasleen trebatzaile, zientzia-zentro, unibertsitate eta beste hezkuntza-eragile batzuekiko lankidetzan, aipatutako ikasgaien irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzeko jardunbide egokiak irakatsiz.
HELBURUA
- Zientzia, teknologia eta matematikaren irakaskuntza hobetzea, irakasleak genero-ikuspegiaren garrantziaz kontzientziatuz.
- Aipatutako ikasgaien irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzeko jardunbide egokiak zabaltzea.
EDUKIAK
- Nola motibatu eta inspiratu neskak eta mutilak.
- Gogoeta generoari buruzko aurreiritziez, estereotipoez eta hainbat alorretan duten eraginaz: norberarengan, irakaskuntzaren antolaketan eta gizartean.
- Zientzia, teknologia eta matematikaren irakaskuntzaren alderdi pedagogikoei buruzko zertzelada batzuk.
- Genero-ikuspegiaren ezagutza eta jatorria.
- Ondorioak eta amaierako gogoetak.
METODOLOGIA
Tailer-formatua izango du trebakuntzak, eta jarduera gehienak talde txikitan egingo dira; bestalde, hausnarketarako eta iritzi-trukaketarako denbora hartuko da. Lehentasuna alde praktikoari emango zaio.