ZIENTZIA AZOKA Bilbon, maiatzaren 24an

800px-bilbao_plaza_nueva_52-2-4v_0Maiatzaren 24an Bilboko Plaza Barrian Zientzia Azoka ospatuko dugu. 50 taldek urte osoan zehar egindako lanak erakutsiko dituzte goizeko 10:30tatik 13:30ra, eta amaieran sariak banatuko ditugu.

azokaZientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikasturtean zehar, taldeka, gazteek erabakitzen duten gaiaren inguruan arituko dira lanean: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen, eta esperientzia berriak bizitzen.

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasleek har dezakete parte, gehienez lau laguneko taldeetan antolatuta. Bidean, ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko aukera izango dute, abenturak eta bizipenak konpartitzeko, eta gazteen lana bideratzen laguntzeko.

 Hauek dira modalitateak:

  • Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazoari edo galderari konponbidea edo erantzuna emango dion ikerketa-lan bat garatzea.
  • Proiektu teknologikoa: aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea/gauzatzea.

DBH eta Batxillergoko ikastetxe hauetako gazteak izango ditugu bertan: Hirukide (Tolosa), Cruces-Gurutzeta (Barakaldo), Amor Misericordioso (Sestao), La Anunciata (Donostia), Elorrioko BHI, Arizmendi (Eskoriatza), Begoñazpi (Bilbo), Ibaizabal (Durango), Lauro ikastola (Loiu), Lauaxeta (Zornotza), Zangoza eta Kataluinatik ere talde bat ere izango da haien lana aurkezten. 

Egun horretan Zientziaren Festa bizitzea nahi dugu. Bai gazteek, bai kaleko jendeak eta bai zuek disfrutatzea.

Familia, lagun, eskolakide eta irakasle guztiak gonbidatu nahi ditugu eskola hauetako gazteen lanak ikustera eta goiza oso giro ederrea pasatzera.

Hemen duzue proiektuaren webgunea, informazioa osatu nahiko bazenute: http://zientzia-azoka.elhuyar.org/

Zatoz Euskal Herriko Ikertzaile Gazteen Zientzia Azokara!!

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Eventos y etiquetada , , , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s