#KulturaZientifikoa / 1.Jaialdiaren inguruko hausnarketa

KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_bannerUrtarrilaren 7a eta martxoaren 31 bitartean, #KulturaZientifikoa 1.Jaialdi birtuala egin dugu Inteneten.

 http://zientziakaiera.com/2014/01/17/eman-bultzada-kulturazientifikoa-1-jaialdiari/

Egitasmoa parte hartu nahi zuen edonorentzat irekia izan da, kultura zientifikotzat har daitezkeen ezagutza-arloen gaineko ekarpen-mota ezberdinak biltzeko asmoz, sareak eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Horrek guztiak helburu nagusi bat zuen: edozein jaialditan bezala, ongi pasatzea, kasu honetan kultura zientifikoa zabalduz, partekatuz eta gizarteratuz, euskara izanik komunikazio-hizkuntza.

Jaialdiek, ordea, ongi pasatzeko baino gehiagorako balio iza ten dute. Partaideen arteko harremanak indartzeko balio izaten dute. Ildo horretatik, jaialdiaren helburuak bestelakoak ere baziren, hala nola Intemeten kultura zientifikoa euskaraz lantzen dihardugun eragileen sarea sortzea, zientzia eta kultura zientifikoa hezkuntzan eta gizarte osoan indartzea, “zientzien” eta “letren” arteko muga artifiziala gainditzen laguntzea, elkarlana bultzatzea, eta abar.

Denera, ehun partaidek baino gehiagok landutako 120 ekarpen partekatu dira. Ekarpen horietan landutako gaiak zientzia esperimental eta teknologikoak, eta osasun-, giza eta gizarte- zientzien ingurukoak izan dira. Partaideak alor guztietakoak izan dira. Hezkuntza- maila guztietako ikasle eta irakasleen partaidetza izan dugu, lehen hezkuntzakoak izan ezik. Hainbat unibertsitate, ikerketa- zentro eta zentro teknologikotako ikertzaileek ere parte hartu dute. Zientziakomunikazioko hainbat talde eta erakundetako kideek parte hartu dute. Hainbat liburutegi, museo, erretiratu, langabetu eta abarrek ere parte hartu dute. Egindako ekarpenak ere askotarikoak izan dira. Testuak, infografiak, bideoak, podcastak Portu eta partekatu dira Jaialdian.

Ekimena arrakastatsua izan arren, ezin dugu ahaztu partaide-kopuru hori zientzien inguruan lanean dihardugun guztien portzentaje oso txikia dela.

Oso esanguratsua da hezkuntza-maila desberdineko ikasleen eta irakasleen partaidetza.

Argi geratu da irakasleen papera ezinbestekoa dela, ikasleei tresnak eta baliabideak bideratzeko eta edukiak zaintzeko. ]aialdian izan diren esperientziak, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko i(ra)kasleekin, oso positiboak izan dira, eta aurrera begira eredugarria izan daiteke beste irakasle/ikasleentzat.

Nik, Zientzia Aholkularitza moduan parte hartu nuen Darwin eta Eboluzioaren Teoria derrigorrezko hezkuntzan eta nire ekarpena Jaialdian parte hartzen duen 46a da, eta horrela, Paladioa egokitu zitzaidan!

taula periodikoa

 Mila esker!!!

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Debate, Eventos y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s