Argien Mende berri baten atarian ote?

IMG_6003Matematika, Teknologia eta Naturaren zientzietako arloa, esparru zientifiko-teknologikoaren bigarren hezkuntzako aholkulariak koordinazio bilera egin genuen atzo.

IMG_6000Lehenengo partean hitzaldia eskaini zuen Juan Ignacio Perez- Iglesias EHUko irakasleak –EHUko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna da-. Argien Mende berria zuen goiburutzat hitzaldiak, eta ordubeteko saioan, natur zientzien eta gizarte zientzien artean zubiak eraiki beharraz jardun zuen hizlariak.

Argien Mendeko ezagutzaren ideiaren defentsa egin zuen Perez Iglesiasek; garai haren miresle dela aitortu zuen, batetik, askatasuna eta berdintasuna bezalako balioak ezarri zirelako garai hartan, eta, bestetik, ezagutza bakarra zelako, natur zientziak eta gizarte zientziak bereizi gabe.

IMG_6001Argien Mendeari bukaera jakin bat ematekotan, frantziar iraultzarekin bukatu zela esan daiteke, eta Argien Mendearekin batera garai historiko hartan sustaturiko balioak ere galdu edo lausotu egin ziren.

Kultura esaten diogu naturaren zientzietan sortu eta garatu diren metodo eta teknikak erabiliz, humanitate deituriko disziplinen alorrera orain arte mugatuak egon diren gaiak aztertzeko bide berriari; bere bitartez, Erromantizismoarekin batera sortu ziren bi kulturen -zientzien eta letrenarteko amildegian zubi sendoa eraiki eta bi lurraldeak gobernu intelektual bakarrera ekarri nahi ditugu. Gaur egun, ordea, berriro ezagutzaren batasunaren aldeko joera pizten hasi dela-eta, itxaropena agertu zuen Perez Iglesiasek, Argien Mende berri baten atarian egon gaitezkeelak.

Artikulu osoa: JP2014-Perez Iglesias (1)

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Eventos y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s