XXI. Jardunaldi Pedagogikoak

PosterZientziak ikasi eta irakatsi zertarako? HH eta LH etapei zuzenduta

2014ko martxoaren 10, 12 eta 13 an, Donostian eta Gasteizen.

Izenburu honekin egun ikastoletan zientzien irakaskuntzari ematen dieten garrantziaz kontzientzia hartu nahi izan dute. Estrategiak ezagutu nahi dituzte zientzia heziketa hain beharrezkoa dugun gizartean era autonomoan, kritikoan eta erantzukizunez jokatu ahal izateko. Zientzia mende askotan zehar jakintza hitzaren baliokidetzat hartua izan da.  Errealitatea ezagutzea, natura behatuz bere gertakarien zergatiak ezagutzen eta ulertzen laguntzen digu zientziak. Esperimentatu, frogatu, sistematizatu eta era berean matematizatzea da zientzia egitea. Helburua ez da gertakariak zehaztea, baizik eta nola gertatzen den ezagutzea.

Baina gure geletan, eskoletan irakasten duguna zientzia ote da? edota zientziak ba al du  lekurik gure ikasgeletan? Zientzia ez al da ba unibertsitatean eta laborategietan egiten dena? Zer da egiten duguna haur hezkuntzako gela batean janariaren prestaketaz edo eraldaketaz ari garenean? Zer ote da irudi geometrikoak naturan topatu nahian gabiltzanean egiten duguna? Edota angeluak identifikatzea eskatzen diegunean? Pentsa dezagun elkarrekin. Horixe da haurrek eta gaztetxoek egiten dutena iraunkorki: esperimentatu, frogatu, tentatu.

Horretan datza zientzia egin eta irakasteak, denok gara-eta zientzialari. Jardunaldietan besteek zer egiten duten ulertzearekin batera, geuk ere zientzia egiteko aukera desberdinak ezagutuko ditugu, praktika onak, alegia.

Matrikula epea: Martxoaren 5 arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.ikastola.net

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Eventos y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s