Darwin eta Eboluzioaren Teoria derrigorrezko hezkuntzan

pila-de-libros-2092

Fuente de la imagen 

Teoria zientifiko guztietatik, eboluzioaren teoria da zeresan gehien eman duena.   Darwinen eguna dela-eta, une egokia da hausnarketa txiki bat egiteko eboluzioari buruzko edukiak derrigorrezko hezkuntza-curriculumean nola azaltzen diren aztertzeko; batetik, zer baliabide didaktiko eskuragarri dauden balioetsi ditzakegu, eta bestetik, irakasle arduradunak eta ikasleak nolakoak diren har ditzakegu kontuan.   

  1. DBH-ko azkeneko mailako Biologian eta Geologian, bi diziplinetako gaur egungo ikuspegiak sortu dituzten teoria biologiko eta geologiko handien sarrera egiten da.  Zehatzago esanda, Biologiaren kasuan, teoria zelularraren tratamendua da ardatz nagusia. Hain zuzen ere, diziplina osoa bateratzen du teoria horrek: herentzia biologikoaren ezagutza, informazio genetikoaren transmisioa, garrantzi sozial handiko aplikazio eta inplikazioetan, eta Eboluzioaren teoria, biologia guztiari zentzua ematen dion teoria. Dena-dela, laugarren kurtsoko Biología eta Geologia jakintzagaia hautazkoa dela kontutan hartuta, DBH-ko ikasle guztien laurden batek baino ez du eboluzioaren ideiei buruzko formazioa jasotzen; hori horrela izanik, oso mugatuta dago ezagutza horien difusioa.
  2. Aurreko arazoa neurri batean konpentsatzeko, batxilergoko lehenengo mailako Mundu Garaikiderako Zientziak jakintzagaia dago; bertan, eboluzioari buruzko ideiak ezagutzeko aukera ematen zaio ikasle guztiei, haietako askok ideia horiek behar den moduan ulertzeko oinarri falta badute ere.
  3. Eboluzio biologikoari buruzko edukien ikaspena biziki lotuta dago irakasleen kemenarekin eta inplikazio mailarekin.
  4. Eduki horien ezaugarriak direla-eta, ezin dira ohiko esperientzia praktikoak egin. Hala ere, hainbat baliabide eta aukera daude, baina irakasleen izpiritu ekintzailea eta gogotsua behar da. Internet-ek eta IKT-ek  hainbat aukera ematen dizkigute.
  5. Denborak nabarmen mugatzen du hainbat jarduera egiteko aukera, eta interes handiko gaietan sakontzea ere galarazten du; izan ere, izugarri jaitsi da eskola-curriculumean zientzietako jakintzagaiak lantzeko esleitutako ordu kopurua.
  6. Konplexuak dira eboluzio biologikoari buruzko langaiak, baina hainbat jarduera eta alternatiba daude. Irakasleak ez du zertan testuliburua ardatz gisa hartu, eta bere lan-jarduna mugatu.   

Hona hemen adibide gisa hartu daitezkeen zenbait proposamen didkatiko:  

  1. La teoría de Darwin
  2. Origen de la vida y evolución
  3. Las teorías de Darwin
  4. Darwin- Evolution
  5. La estatua de Darwin
  6. Charles Darwin’s Big Idea
  7. Evolución 4º ESO
  8. Línea del tiempo interactiva sobre Evolución

 KulturaZientifikoa_1_Jaialdia_banner

 Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du

 

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Debate, Enlaces, Eventos y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Darwin eta Eboluzioaren Teoria derrigorrezko hezkuntzan

  1. Pingback: #KZJaia: 3. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera

  2. Pingback: #KulturaZientifikoa / 1.Jaialdiaren inguruko hausnarketa | Naturzientziak's Blog

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s