Zientzia Azoka

zientziaazokaZabalik da Zientzia Azoka ekimenean izena emateko epea.

Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikasturtean zehar, taldeka, gazteek erabakitzen duten gaiaren inguruan arituko dira lanean: galdetzen, ikertzen, diseinatzen, eraikitzen, eta esperientzia berriak bizitzen.

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasleek har dezakete parte, gehienez lau laguneko taldeetan antolatuta.

Bidean, ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko aukera izango dute, abenturak eta bizipenak konpartitzeko, eta gazteen lana bideratzen laguntzeko.

Hauek dira modalitateak:

  • Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazoari edo galderari konponbidea edo erantzuna emango dion ikerketa-lan bat garatzea.
  • Proiektu teknologikoa: aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea/gauzatzea.

Lanak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin eta aurkez daitezke.

Azoka

Maiatzean ospatuko den Zientzia Azoka egunean talde guztiek izango dute beren proiektua jendaurrean aurkezteko aukera. Horietatik, batzuk hautatuko dira ikerketa-zentro batzuetara egonaldiak egitera joateko, eta baita estatu mailako zientzia-azoka batzuetara joateko ere. Horretaz gain, lehiaketa kutsua kentzeko hainbat sari zozketatuko dira azokan parte hartu duten talde guztien artean.

Abenduaren 13a arteko epea dago erronka edo langaia aukeratzeko.

Oinarriak irakurri eta izena emateko, sartu http://zientzia-azoka.elhuyar.org  webgunean.

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Eventos, Proyectos y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s