Zientziari So

Zientziari SoEuskal Herriko Unibertsitateko Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko bi ikerlarik Zientzia eta Teknologiaren Enbaxadoreen Programa martxan jarri du “FECYT diru-laguntzarekin: Zientziari So, EAEko neska-mutilen bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzeko programa.

Programa honen helburua zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiak eskoletara hurbiltzea da. Horretarako, zientzia eta teknologian diharduten ikerlari gazteak eskolara joango dira, gaztetxoek (lehen hezkuntzako azken mailakoek) zientzia eta teknologia ikuspuntu hurbiletik ezagun eta interesa eta irudimena pizteko helburuekin.

Zientzia eta teknologiako enbaxadoreek eredu rolak bilakatu daitezke eskoletan egingo dituzten ekimenen bitartez, hitzaldi biografikoak eta esperimentazioa barne. Enbaxadoreok haien esperientzia eta trebetasuna eskoletako ikasle gazteei erakusteko aukera izango dute, zientziaz gozatzen bultzatuko dute eta bide batez, ikasketa eta lanbideei buruz informatuko dizkiete. Sexu-genero oztopoak gutxitzeko, tradizioz bere generora egokitzen ez den arloan jarduten duten ikerlariak izango dira, hau da: emakume ingeniariak edota gizon biologoak.

Eskoletan ekimen hau burutzeko, guk hautatutako enbaxadore bikote bat  10 eskola bisitatuko luke bi egunez. Lehengo egunean hitzaldi biografiko xumea eskainiko lieke ikasleei eta erakusketa aurkeztuko litzateke. Bigarren egunean, bi ikerlariok tailerra osatuko lukete ikasle talde txikiak txandaka parte hartzeko. Tailerrak lehen hezkuntzako azkeneko kurtsokoei egokituta egongo dira eta motibagarriak eta parte hartze aktiboa izateko aukera emango dute.

Aurten, aukeratutako ikastetxeak  dira:

ARABAN:

  • Toki Eder
  • Arantzabela

GIPUZKOAN:

  • Fray Urdaneta, Ordizian
  • Toki Alai, Irunen
  • Gainzuri, Urretxun

BIZKAIAN:

  • Zaldupe, Ondarroan
  • Ignazio Zubizarreta, Igorren
  • Amorebieta Larrea, Amorebietan
  • Learreta Markina, Berrizen
  • Traña Maitena, Durangon

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Proyectos y etiquetada , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s