Proiektu-azoka, maiatzaren 4an, Bilboko Bizkaia aretoan

Hainbat talde aritu dira Elhuyar Fundazioak antolatutako Teknoskopioa ikerketa-proiektu edo proiektu teknologikoen lehiaketan; 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera. Zorionak guztiei!!

Talde horien guztien proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu maiatzaren 4an EHUren Bizkaia Aretoan egingo dugun proiektu-azokan. Parte-hartzaile guztiek stand bana izango dute bisitariei beren proiektuaren berri emateko. Horrez gain, finalistek beren lana defendatuko dute, saria lortzea baitute helburu.

Gonbidatuta zaudete guztiok. Zatozte toki paregabe honetara, eta gozatu proiektu interesgarriez!

Egitaraua:

LABOA ARETOA
• 10:30 – 13:30 Proiektu-azoka

BAROJA ENTZUNARETOA
10:30 – 13:30 Lanen aurkezpenak. Oihana Jauregik gidatuta.
o 10:30 – 10:40 Coca-Cola makina (Haurtzaro Ikastola)
o 10:45 – 10:55 Denboraz besteko mugikorra (Hernani BHI)
o 11:00 – 11:10 Esku mekanikoa (San Benito Ikastola)
o 11:15 – 11:25 Ukipen-plano digitala (Axular Lizeoa)
o 11:30 – 11:40 Fenwick (Lauro Ikastola)
o 11:45 – 11:55 Alergenoen kontrola (Lauro Ikastola)
12:00 – 12:15 Atsedenaldia
o 12:15 – 12:25 Autopatxi (San Benito Ikastola)
o 12:30 – 12:40 Aulki robotikoa (Lauro Ikastola)
o 12:45 – 12:55 Pasaiako trafikoa (La Anunciata Ikastetxea)
o 13:00 – 13:10 Etxe independentea (Ander Deuna Ikastola)
o 13:15 – 13:25 Gikore proiektua (Karmengo Ama Ikastetxea)

15:00 – 16:00: Sari- eta diploma-banaketa (Baroja entzunaretoan).
o Proiektu onenaren eta komunikazioaren sariak proiektu teknologikoaren eta ikerketa-proiektuaren modalitateetan.
o Finalistentzako eta azokan parte hartzen dutenentzako diplomak.

 16:00: Amaiera eta agurra.

Etortzeko asmoa baduzu, idatzi helbide honetara maiatzaren 2a baino lehen: teknoskopioa@elhuyar.com.

Hementxe duzue proiektu-azokaren programa:  http://teknoskopioa.elhuyar.org/proiektu-azokaren-programa 

Animatu eta etorri zuen kideen lana ezagutzera Teknoskopioa proiektu-azokara. Egunero aurkitzen duzuen arazo bati irtenbidea bilatu diezaiokezu bertan, edo inoiz bururatu ez zaizun beste batena. Gainera, ikertzaile gazteokin hitz egiteko aukera izango duzu. 

Animatu, eta etorri Bilbora maiatzaren 4an!

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Eventos, Proyectos y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s