Bioplastikoak eztabaidagai

Arg. Guillermo Roa

Iruin, Juan Jose – EHUko Kimika Fisikoko katedraduna eta polimeroetan aditua Iturria: Elhuyar aldizkaria

Plastikoen urrezko garaia, Robinson jaunak The Graduate filmean Dustin Hoffmani ematen dion aholku hartan islatua (” Plastics is the future “, “Plastikoak dira etorkizuna”), bukatu egin da, eta, seguru asko, betiko. Gaur egun plastiko berri bat merkaturatzea eta salmentetan arrakasta lortzea salbuespena da, araua baino gehiago. Izan ere, historia hurbilean, milaka polimero ditugu Shell-en Carilon izeneko haren modukoak. Merkatuan zegoenik onena zen Carilon, bere erresistentzia kimikoagatik eta termikoagatik, baina 2002an erabat desagertu zen, zergatik inork ez dakiela.

Ziur aski merkatuaren oniritzia jaso duen azken plastikoa dentsitate altuko polietileno lineal deritzona da, hau da, nagusiki etilenoz osatutako kateetan buteno-1 unitateak era kontrolatuan txertatuz lortzen den diseinuzko plastikoa. Beste plastiko batzuk ere badaude, jakina, baina erabilera berezietarako polimeroak izaten dira gehienbat (specialty polymers), eta ez erabilera zabaleko polimeroak (commodity polymers). Eta, benetan saldu, azken horiek saltzen dira. Erabilera berezietarako polimeroen artean, Triton deritzona dago, Eastman-ek garatutako kopoliester bat, une ezin egokiagoan agertu zena ez oso aspaldi, plastikozko biberoietan erabiltzen zen polikarbonatoaren aurka (PC) polemika bizia zebilen garaian. Bisfenol A (BPA) abiapuntutzat erabiliz ekoizten zen polikarbonatoa, baina BPA kantitate txikiek biberoiaren edukira migratzeko arriskuak soken kontra jarria zuen. Gaur egun, biberoi-ekoizle

Artikulu osoa, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian2012 ko martxoaren alean irakur daiteke. Bestela, maiatzetik aurrera izango duzu eskuragarri  Zientzia.net-en.

Acerca de Elvira González

Asesora de Ciencias de la Naturaleza en el Berritzegune Central de Bilbao.
Esta entrada fue publicada en Libros y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s