Gaurtik aurrera, ikerketa-proiektuen eta proiektu teknologikoen lehiaketa da Teknoskopioa.
Lehiaketa honen bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgilduko zara.
Nork har dezake parte?
DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasleek.
Taldeka hartu behar da parte: gutxienez bi eta gehienez hiru kidez osatutako taldeetan.
Erronka
Arazo bati konponbidea bilatzea. Edozein motatako arazoa izan daiteke, eguneroko bizitzan aurkitzen dena.
Modalitateak
Bi modalitate hauetako bat aukeratu daiteke:
- Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazoari konponbidea emango dion ikerketa lana garatzea.
- Proiektu teknologikoa: aukeratutako arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologikoa diseinatzea/gauzatzea.
Zer egin behar dut parte hartzeko?
Izena emateko sartu
http://teknoskopioa.elhuyar.org webgunean, eta segi jarraibideei. Izena ematean automatikoki sortuko da parte-hartzailearen bloga.
Zergatik parte hartu?
Lehiaketa honen bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgilduko zara, ikerketa edo proiektu teknologiko bat aurrera eramateko. Proiektu baten prozesu osoa biziko duzu: hasierako ideia asmatzetik, prozedura diseinatu eta pausoz pauso hura gauzatu eta ondorioak atera arte.
Noiz hasi eta bukatzen da izen-ematea?
Azaroaren 8tik aurrera eman daiteke izena, eta abenduaren 13ra arteko epea dago arazoa aukeratzeko.
Egutegian gorriz markatu beharreko datak
- Azaroak 8: izena emateko epea irekitzen da.
- Urtarrilak 14: blogean argitaratu aukeratu dudan
arazoa.
- Apirilak 15: lehenengo faseko lana aurkezteko
azken eguna.
- Apirilak 29: bigarren faserako hautatutako taldeak
jakinaraziko dira!!!
- Maiatzak 26: sari-banaketa ekitaldia.
Zer egin zalantzak baditut?
Idatzi teknoskopioa@elhuyar.com helbidera edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira. (Arduraduna: Lorea Arakistain)
Sariak
Hiru kategoriatako lan onenak aukeratuko dira:
1. DBHko talde irabazleko kideek ordenagailu ultraeramangarri bana eta Elhuyarren produktu sorta jasoko dute.
2. Batxilergo edo Lanbide Heziketako ziklo ertaineko talde irabazleko kideek ordenagailu ultraeramangarri bana eta Elhuyarren produktu sorta jasoko dute.
3. Lanbide Heziketako goi-zikloko talde irabazleko kideek ordenagailu ultraeramangarri bana eta Elhuyarren produktu sorta jasoko dute.
Komunikazioaren saria: 2. fasean komunikazio lan onena egiten duen kategoria bakoitzeko talde irabazleko kideek iPod bana eta Elhuyarren produktu sorta jasoko dute.




